|
Gure erakundean
bolondresak ezinbestekoak dira eta, aldi berean, baliabide materialak.
Hartarako, gurekin lan egiteko moduak proposatzen dizkizugu:
1. Zure denbora
eta gaitasunak eskainiz:
GLBT mugimenduaren
askapenerako bere ahaleginak eta ezaugarri onenak emango dituen jendea
behar dugu. Gure erakundearen muintzat jotzen dugu, eta, modu hauen bidez
bidera dezakezu:
- Asteroko
bileretan parte hartuaz: ostegunetan 19:30etik 21:30era egoitza sozialean
(CRAJ, Txuri Urdin Eraikina, Anoeta Pasealekua 28, Donostia). Han, egiten
saiatzen garen guztia eztabaidatzen dugu: gure hurrengo jarduerak, lan
ildo nagusiak
Beti
jendea behat dugu, lan gutxi edo asko egiteko.
- Kasu egin
gabe edo jendea behar duen lanen baten ardura hartuaz, hau da, guztietaz.
Hamaika lan dago, mahai batean aritu, kartela jarri
Zure herrian
ez duzula inoiz kartelik ikusi? agian zuk zeuk jar dezakezu. Web batean
loturak ez daudela gaurkotuak eta beste asko falta dituela? mantentzeaz
edo abisatzeaz ardura zaitez.
- Lan gehiago
dagoen garaian zeure burua eskainiz. Ekainaren 28a, abenduaren 1a eta
martxoaren 8a daten inguruan pilatzen da lan gehien. Gauza bera gertatzen
da jendea bildu eta antolatu behar dugunean, hala nola, sagaydotegia,
gaylesakanpadak antolatu behar ditugunean.
2. Laguntza
materiala emanez:
- Lehen
atalean aipatzen genuen ahaleginak, baliabideak behar ditu lanari ekiteko.
Instituzio ofizialen laguntzak beti zikoitzak eta egongaitzak dira.
Guretzako astirik ez baduzu, ziur opariren bat egingo diguzula. Honelakoak
izan daitezke:
Gure liburutegian ez dagoen deskatalogaturiko liburua, orain 20 urteko
paskina edota orain bi astekoa, baso-azpiko hura, Londoneko Taberna
batekoa, non zure andregaia ezagutu zenuen
gure oroimen historikoa
zaindu behar dugu. Hartarako Fondo dokumental bat gorde eta antolatu
behar dugu, albait aberatsena, hobe. Traste txiki horiek ez gutxietsi,
gehienetan birziklatzeko botatzen baititugu: gure historiaren lekukoak
dira.
- Dokumentazio
pertsonal egokia (zuen herriko lehen bikote gay haren argazkia, amodio
eta desamodiozko gutunak
) baduzu, baina bi mende iragan arte
publiko izatea nahi ez duzuna. Kudea dezakegu, bakarka edo elkar lanean
herri artxibategiekin batera. Haiek jakingo dute esku onean gordetzen
nahi duzun denbora guztia begiluzeetatik.
- Dohaintza
dirutan: Lankide Aurrezkiko 3035 0063 82 0630030 222 kontu korrontean.
- Bazkidea
egin zaitez. Jakin ezazu horrek ez dizula erakundearen antolaketan parte
hartzeko aukerarik ematen. Hartarako bileretan parte hartu behar duzu,
kuota bazkidea izan edo ez. Kuota gure erakundeari ematen zaion laguntza
desinteresatua da, uste baituzu gure erakundeak gure gizartean ekimen
onuragarria betetzen duela. Ogasunak hala jotzen eta errenta aitorpenean
%20 kenkaria egiten dizu..
Bazkidea
izateko helbide honetan sakatu
Kuota bazkidea
izateari uzteko beste honetan
|